Itxi

Alaves

Mendizorrotzan

Alaves-Osasuna partida, kolokan

Erredakzioa

Larunbatean gasteiztarren eta nafarren arteko euskal derbya jokatu behar da Mendizorrotzako futbol-zelaian, eguraldiak uzten badu.

  • Mendizorrotza, artxiboko irudia

    Mendizorrotza, artxiboko irudia

Alavesek eta Osasunak Adelante Ligako partida dute larunbat honetan Mendizorrotzako futbol-zelaian, arratsaldeko 18:00etan. Partida ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute, baina elurraren eta izotzaren ondorioz baliteke neurketa ez jokatzea.

Aurreko jardunaldian Osasunaren eta Zaragozaren arteko partida bertan behera geratu zen, Sadar elurtuta baitzegoen.