Itxi

Alaves

Mendizorrotzan

Alavesek bolada txarrari agur, Ponferradina irabazita (2-1)

Erredakzioa

Laguardiak 83. minutuan egin zuen garaipenaren gola.

Alavesek Ponferradina gainditu zuen Mendizorrotzako futbol-zelaian jokatutako neurketan. Garaipen horri esker bolada txarrari agur esan diote gasteiztarrek eta sailkapeneko postu epeletan daude.

Partida ondo hasi zen, 18. minuturako Manu Barreirok aurreneko gola egin zuen, halere, zortzi minutu pasatu, eta Acoranek berdinketa egin zuen. Neurketa amaitzear zegoela, 83. minutuan, Laguardiak egin zuen garaipenaren gola etxekoentzat.

Fitxa Teknikoa

2 - Alaves: Goitia, Medina, Laguardia, Jarosik, Raul Garcia, Toribio, Sergio Llamas, Toti, Juanma (Juli, 62'), Lanzarote (Sangalli, 81'), Manu Barreiro (Despotovic, 72').

1 - Ponferradina: Arrizabalaga, Ramirez, Baro, Lucas, Carpio, Andy, Jonathan, Acoran, Pablo Infante (Melero, 65'), Sobrino (Yuri, 53'), Berrocal (Adan, 77').

Golak: 1-0, 18': Manu Barreiro. 1-1, 26': Acoran. 2-1, 83': Laguardia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves bideoak