Itxi

Alaves

Lehen Mailan

Bordalasek ez du Alaveseko entrenatzaile izaten jarraituko

Erredakzioa

Klubeko Administrazio Kontseiluak erabaki du Jose Bordalasek ez duela taldea zuzentzen jarraituko. Lehen Mailara igotzea lortu duen entrenatzailea izan da.

  • Jose Bordalas. Argazkia: EFE

    Jose Bordalas. Argazkia: EFE

Alaveseko Administrazio Kontseiluak erabaki du Jose Bordalas entrenatzaileak ez duela Arabako taldea zuzentzen jarraituko 2016-2017 denboraldian. Igoera lortu duen entrenatzaileak ez jarraitzea erabaki dute.

Kontseiluak esker ona agertu dio Bordalasi egindako lan onagatik. Taldea Lehen Mailara igotzea lortu du, eta oso maitatua izan da zaleen artean. Klubak, ordea, ez ditu gauza horiek kontuan hartu.

Sergio Fernandez kirol-zuzendari berriak ez zuen Bordalasen jarraipena baieztatu astelehenean eman zuen prentsaurrekoan, eta era defentsiboan erantzun zien horren inguruko galderei. Kirol-zuzendari berriarekin batera etorri da Bordalasek ez jarraitzeko erabakia.
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves