Itxi

Alaves

3-1

Alavesek garaipen garrantzitsua lortu du Granadaren aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak lehen aldiz irabazi du Mendizorrotzan aurtengo denboraldian. 3-1eko emaitzarekin nagusitu zaio Andaluziako taldeari Edgarren, Camarasaren eta Deyversonen golekin.

Alavesek 3-1 irabazi dio Granadari eta bere lehen garaipena lortu etxean aurtengo denboraldian. Pellegrinok zuzentzen duen taldeak bederatzi puntu ditu jada eta Santander Ligako 9. postuan kokatu da.

Arabako taldea gogotsu zelairatu da, eta arriskua sortu du Ochoak defendatu duen ate aurrean, baina azken errematea falta izan zaie. Hirugarren minutuan Deyversonek jaurtiketa egin eta defensa baten jo ostean baloia kanpora joan da. Alaves nagusi izan da, eta arriksua sortu du aurkariaren ate inguruan, baina erremateak egiteko arazoak izan ditu Pellegrinok zuzentzen duen taldeak. Granadak ezer gutxi egin du erasoan, baina 35. minutuan abagune ona izan du; Pacheco atezainak eragotzi du Andaluziako taldearen gola. Hurrengo jokaldian Alavesek gola sartu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du; Granadak bere atean sartu du gola, baina Deyversonek baloia eskuarekin eramateagatik geratu da baliorik gabe. Lehen zatiko azken minutuan izan du lehen gola sartzeko beste abagune on bat, baina Deyversonen jaurtiketa Ochoa atezainaren eskuetara joan da.

Bigarren zatiari bizi ekin dio Alavesek eta zelaira ondo sartzeak Granadak baloia galtzea eragin eta Arabako taldearen lehen gola ekarri du; Camarasak baloia berreskuratu, pase ona eman dio Edgar Mendezi eta honek 1-0ekoa egin du Ochoa gaindituta. Gola hartu ostean Granadak erasora jo du, eta berdinketa lortzeko abagune ona izan du 61. minutuan; Bezoren errematea, ordea, kanpora joan da langa urratuta. Andaluziako taldea eraso betean ari izan denean, Uchek kale egin du defentsan, Camarasak baloia berreskuratu eta 2-0koa sartu du, 66. minutuan.

Bigarren gola lortu ostean Arabako taldea erlaxatu egin da Granadak ez diolako arazo gehiegirik sortu lehen 70 minutuetan, baina Granadak borrokan jarraitu eta aldeak murriztea lortu du 78. minutuan Kravetsek sartutako golari esker. Azken minutuetan Granadak arazoetan jarri du Alaves eta abagune bikaina izan du gola sartu eta bi minutu beranduago; Kravetsek jaurti eta Pacheco atezainak Granadaren bigarren gola eragotzi du. 85. minutuan etxeko taldeak partida erabakita utzeko aukera izan du, baina Ibaik alferrik galdu du abagune argi bat. Norgehiagokaren azken txanpan Paco Jemezek zuzentzen duen taldeak erasora jo du itsu-itsuan eta horixe baliatu du Deyversonek baloia berreskuartu eta 3-1ekoa sartuta norgehiagoka erabakita utzi du. Amaieran, hiru puntuak etxean geratu dira.

Fitxa teknikoa:

3 - Alaves: Pacheco; Kiko Femenia, Alexis, Laguardia, Theo; D. Torres, Marcos Llorente, Camarasa (Krsticic, min. 87); Ibai (Manu Garcia, min. 90), Edgar (Toquero, min. 84) eta Deyverson.

1 - Granada: Ochoa; Tito, Vezo, Uche, G. Silva; Márquez, Khrin (Cuenca, min. 75); Pereira, Bueno (Atzili, min. 46) (Kravets, min. 70), Carcela; Barral.

Golak: 1-0, m.52: Edgar. 2-0, m.62: Camarasa. 2-1, m.78: Kravets. 3-1, m.94: Deyverson.

Epailea: Gonzalez Gonzalez.

nzalez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves