Itxi

Alaves

2017-2018. denboraldia

Ruben Duarte, Alavesen lehen fitxaketa datorren denboraldirako

Erredakzioa

Arabako klubak ofizial egin du Espanyol taldetik datorren ezker hegaleko defentsaren fitxaketa. Hiru urterako kontratua sinatu du.

  • Ruben Duarte. Argazkia: Deportivo Alaves

    Ruben Duarte. Argazkia: Deportivo Alaves

Alaves hasi da 2017-2018. denboraldia prestatzen eta Mauricio Pellegrinok jarraituko ez duen arren, lehen fitxaketa egin du: Ruben Duarte Espanyoletik datorren ezker hegaleko defentsa fitxatu du datozen hiru denboraldietarako.

Duarte 1995. urteko urriaren 18an jaio zen Almerian. Ezker hegaleko edo erdiko defentsa postuan joka dezake, eta Theo Hernandezen hutsunea beteko du. Los Molinos taldean hasi zuen bere ibilbidea eta Polideportivo Ejidon ondoren. 2009an, 13 urte zituela Espanyolek fitxatu zuen, eta harrobiko taldeetan jokatu zuen. Lehen taldearekin 2014-2015. denboraldian egin zuen debuta. Ordutik, 45 partida jokatu ditu Espanyolekin Liga eta Kopa txapelketetan.