Itxi

Alaves

Prentsaurrekoa

Bojan: 'Nire lehentasuna gola sartzea da, baina ez da nire helburu bakarra'

Agentziak | Erredakzioa

'Sinetsi behar dugu talde on bat garela, eta ondo ez gauden arren, denboraldi asko geratzen', uste du aurrelariak, giharretako lesioa osatuta.

  • Bojan, Vila-realen aurkako partidan / EFE.

    Bojan, Vila-realen aurkako partidan / EFE.

Bojan Krkic, Alaveseko jokalaria, osatuta dago. Giharretako lesio batek zelaitik urrun izan du hiru jardunaldietan. Orain, "egunero sentsazio hobeekin" dago. Bere lehentasuna "gola sartzea izan behar da", baina argi utzi du ez dela bere helburu bakarra taldean.

Aurrelariak Levanteren aurkako partida baino lehen hasi zituen osaketa lanak, Ligaren atsedenaldiaren aurretik. Momentu horretan aldatu zuen Alavesek entrenatzailea. De Biasi "pentsamolde eta joko estilo aldaketarekin heldu zen.

"Levanteren kontra gauzak ondo egin ziren, eta Realaren aurkakoa ez zen galtzeko moduko neurketa izan", baina Bojanek uste du "errealitatea bestelakoa della, eta hori iragana da". Beraz, "talde bezala hazten eta hobetzen" jarraitu behar dute.

"Entrenatzaileari taldea batera egotea gustatzen zaio eta lan egin behar dugu baloia berreskuratzen dugunean aurrelariak atetik urrunegi ez egoteko", uste du.

Betisen kontra, aurrelariak oso partida "lehiatua" aurreikusten du, eskakizun handikoa. "Badakigu emaitzak ez direla onak, baina sinetsi behar dugu talde on bat garela, eta ondo ez gauden arren, denboraldi asko geratzen dela", esan du.

dela", esan du.