Itxi

Alaves

Igandean, 16:15ean

Alavesek ezustekoa eman nahi du Sevillaren aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak garaipen garrantzitsua lortu nahi du igande honetan, 16:15ean, Mendizorrotzan.

  • Alaves. Argazkia: EFE

    Alaveseko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek Sevilla izango du aurkari igande honetan, 16:15ean, Mendizorrotzan. Arabako taldeak garaipena lortu nahi du, jaitsiera postuetatik irtetzeko. Sevillan urak nahasita datoz, taldea ez baitago denboraldiko momentu onenean.

Kopan Formentera kanporatu ostean, Valentzia izango du aurkari final-laurdenetan Gasteizeko taldeak. Malagari irabazi ostean, galdu egin zuen Athleticen aurkako derbia eta igandean beharrezkoak ditu hiru puntuak Abelardok zuzentzen duen taldeak. Baja dira min hartuta dauden Hector Hernandez, Vigaray eta Burgui, baita zigortuta dagoen Alexis. Hala ere, neguko merkatuan indartu egin da Alaves Guidettiren eta Hernan Perezen fitxaketekin.

Sevilla ez dabil bolada onean. Betisen aurka derbia galtzeak min egin dio Vincenzo Montellak zuzentzen duen taldeari. Kopan Cadiz kanporatu zuen Sevillak itxura onegia eman gabe eta Atletico Madril izango du aurkari final-laurdenetan. Alavesen aurkakorako, Carriço eta Nico Pareja jokalarien bajak izango ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Pacheco; Martin, Ely edo Laguardia, Maripan, Duarte; Manu Garcia, Pina; Ibai, Pedraza Guidetti edo Demirovic; Munir.

Sevilla: Sergio Rico; Corchia, Mercado, Lenglet, Escudero; Nzonzi, Pizarro; Jesus Navas, Ever Banega, Nolito; Ben Yedder.

Epailea: Jose Maria Sanchez Martinez.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 16.15ean.

 

15ean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves berriak