Itxi

Athletic Club

Asteazkenean, Porto

Balenziaga: 'Aukerak ditugun bitartean, dena emango dugu'

Erredakzioa

"Portoren aurkako neurketa oso garrantzitsua da, garaipena lortzekotan sailkatzeko itxaropenari eutsiko baitiogu", esan du atzelari zuri-gorriak.

  • Balenziaga, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

    Balenziaga, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Mikel Balenziaga Athleticeko atzelariak Portoren aurkako partidari buruz hitz egin du. Zuri-gorriek talde portugaldarra hartuko dute San Mamesen, Txapeldunen Ligako multzoen faseko laugarren jardunaldian (20:45).

"Aukerak ditugun bitartean, dena emango dugu. Neurketa oso garrantzitsua da, garaipena lortzekotan sailkatzeko itxaropenari eutsiko baitiogu. Argi daukagu: Irabazi, aurrera egin ahal izateko", esan du.

Taldea "itxaropenarekin eta ilusioarekin" dela aitortu du Balenziagak. Jarraian bi garaipen erdietsi ditu Athleticek ligan, eta horrek konfiantza eman die jokalariei.