Itxi

Athletic Club

Bilbotarren aurkaria, Kopan

Remon: 'Zergaitik ezin dugu pentsatu Athletic kanporatuko dugula?'

Erredakzioa

Alcoyano taldeko kapitainaren iritsiz, "kanporaketa polita izango da, Athleticen historia eta tradizioa ikusita".

  • Alcoyanok Real Madrilen aurka jokatu zuen Kopan, 2012an. Efe.

    Alcoyanok Real Madrilen aurka jokatu zuen Kopan, 2012an. Efe.

Athletic Kopatik kanporatzeko aukera ez dutela baztertu behar esan du Cesar Remon Alcoyanoko kapitainak.

"Zergaitik ez dugu pentsatuko Athletic kaleratuko dugula? Etxean partida serioa jokatuz eta emaitza ona ateraz gero, ez dut ezer baztertzen. San Mames berrian jokatzea paregabeko esperientzia izango da, eta disfrutatzea espero dut", azaldu du.

Alcoyano San Mames berrian Kopan jokatuko duen lehen taldea da. Errioxarraren ustez, "kanporaketa oso polita izango da, Athleticen historia eta tradizioa ikusita".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic