Itxi

Athletic Club

Erizaintza handitu beharrean

Guillermok ‘neurrizko’ lesioa du ezker oinean

ERREDAKZIOA

Klubak jakinarazi duenez, lesio muskularra atzeman zaio zurigorriari ezker bizepseko zati luzean, eta 4-6 bat astez, jokatu gabe egongo da.  

  • Guillermo Fernandez, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

Athleticek balizko puntua erdietsi zuen igandean Mestallan, baina kalte-ordainetan, bero tokia aurkitzen ari zen jokalariak min hartuta utzi behar izan zuen zelaia. Guillermo Fernandez ederki ari zen aprobetxatzen Aduriz ordezkatzeko Valverdek emandako aukera, baina aipatu bezala, lesionatuta bueltatu da Valentziatik.

Klubak jakinarazi duenez, lesio muskularra atzeman zaio ezker bizepseko zati luzean, eta 4-6 bat astez, jokatu gabe egongo da.

Guillermo, Aritz Aduriz eta Iker Munianekin batera egon beharko du sendaketa-lanetan, hirurak baitaude lesionatuta. Azken bi hauek ezin izan zuten beraz, Valentziaren aurkako norgehiagokan parterik hartu.

Donostiarra indarberritzen ari da, eta aste honetan lasterka hastea espero omen da, baina Ernesto Valverdek ez du baieztatzen Espanyolen aurka 21ean jokatuko den partidarako prest egongo ote den.

Bestalde, Muniain oraindik errekuperatzen ari da, eta progresioa ikusita, seguruenik bera ere zalantza izango da kataluniarren aurkakoan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic