Itxi

Athletic Club

Sentsazioak

Lafita: 'Beheko postuetatik aldentzeko, jokalari onak ditu Athleticek'

ERREDAKZIOA

Getafeko jokalariak aitortu duenez, aurreko denboraldiarekin konparatuz gero, talde madrildarra anbizio handiagoarekin jokatzen ari da.  

  • Athletic taldeko jokalariak. Argazkia: EITB

Getafeko erdilaria den Angel Lafitak adierazi duenez, nahiz eta Athleticek denboraldia gaizki hasi, ?jokalari onak ditu? beheko postuetatik berehala aldendu ahal izateko. Eta larunbat honetan, Alfonso Perez Coliseumean elkarren aurka jokatuko dutenean, etxekoek izaten duten abantaila praktikan jarri beharko dutela nabarmendu du.

?Bagenekien Athletic laster igoko zela beheko postuetatik. Izan ere, jokalariak eta historia ditu indargune. Gu bestalde, etxean jokatzearen abantailaz baliatu beharko gara, momentu onean baikaude?, azaldu du Lafitak.

Xehetasun txiki batzuk zuzendu beharko dituztela aipatu du, eta orain arte jokatzeko gogoz aritu beharko direla. Izan ere, bere hitzetan, taldeak ehuneko ehuna erakusten duenean edozeinen kontra lehiatzeko gai da.

Amaitzeko, Getafeko jokalariak aitortu duenez, aurreko denboraldiarekin konparatuz gero, talde madrildarra anbizio handiagoarekin jokatzen ari da.