Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Athletic Club

Itzulikoa, 1/16

De Dios: 'San Mamesen ausart arituko gara, asko baitaukagu irabazteko'

ERREDAKZIOA

Defentsan tarte guztiak zarratzen, huts zentzugaberik ez egiten eta bere aukerei behar besteko probetxua ateratzen saiatuko da Alcoyano.

  • Alcoyanoko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Alcoyanoko jokalaria den Julio de Diosek adierazi duenez, zuri-gorriei inolako beldurrik gabe egingo diete aurre katedralean. Ausart jardungo dutela aurreratu du, final-hamaseirenetako joaneko partidan lortutako berdinketa gutxi iruditzen baitzaie.

Erdilari andaluziarrak nabarmendu du itzuliko partida hau eurentzat oso garrantzitsua dela; izan ere, horren hitzetan, ?irabazteko asko daukagu?.

?Defentsan tarte guztiak ondo zarratzen, huts zentzugaberik ez egiten eta gure aukerak ondo aprobetxatzen saiatuko gara?, nabarmendu du De Diosek.

Markagailua euren alde jarriz gero, kanporaketa irabazteko "dena" emango dutela adierazi du jokalariak.

- Hamaikako posibleak:

Athletic Club: Herrerin; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Beñat, Unai López; Viguera, Guillermo eta Ibai.

Alcoyano: Jero, Mario Fuentes, Cesar Remón, Oscar Lopez, Devesa, De Dios, Carles Salvador, Navarro, Ruben Ramos, Bello eta Jorge Perona.

Epailea: Del Cerro Grande (Madril)

Zelaia: San Mames

Ordua: 22:00