Itxi

Athletic Club

Igandean, 12:00etan

Valverde: 'Bi taldeek asko daukagu jokoan'

Erredakzioa

"Proba garrantzitsua da, izan ere, errekuperatzeko denbora askorik ez dugu izan eta guztiok asko daukagu jokoan. Puntuk gero eta garrantzi handiagoa dute", azpimarratu du.

  • Ernesto Valverde, Athleticeko enternatzailea. EiTB.

    Ernesto Valverde, Athleticeko enternatzailea. EiTB.

Ernesto Valverde Athleticeko entranatzaileak argi esan du: Levanteko partida jaitsiera postuetatik aldentzeko eta "Ligari behin betiko eusteko aukera da", denboraldiko "une garrantzitsu batean".

Valverdek prentsaurrekoan onartu duenez, kezka nagusietako bat jokalariak fisikoki errekuperatzea da, zenbaitek "arazo txiki batzuk" dituztelako eta Kopako partida jokatu zutenetik 60 ordu eskas dituzteko Levanteren aurkako partida hasi aurretik.

"Proba garrantzitsua da, izan ere, errekuperatzeko denbora askorik ez dugu izan eta guztiok asko daukagu jokoan. Puntuk gero eta garrantzi handiagoa dute", azpimarratu zuri-gorrien entrenatzaileak.

Valverderen arabera, partida "konfiantza gehiagorekin" jokatuko dute, Malagari ostegunean gailendu eta Kopako finalerdietan sartu ostean. Levanteren aurka bide horretatik jarraitu nahi dute, hórrela "aurrera egiteko aukera asko" izango dituztelako.

go dituztelako.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic