Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

'Etorri aurretik, banakoa sinatzeko prest geunden; orain pozik goaz'

Erredakzioa

"Emaitza honekin ezin dugu erlaxatu. Garrantzitsua da, baina ez dago ezer erabakita", esan du Espanyoleko entrenatzaileak.

  • Sergio Gonzalez, Espanyoleko entrenatzaile. Efe.

    Sergio Gonzalez, Espanyoleko entrenatzaile. Efe.

Sergio Gonzalez Espanyoleko entrenatzaileak esan du taldea "oso pozik" doala San Mamesetik, Athleticekin Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan bana eginda. Gonzalezen arabera, emaitza hori "sinatzeko prest" zeuden partida hasi aurretik.

"Alde positiboarekin geratu nahi dut, eta partida oso ona egin dugula uste dut, lehiakorrak izan gara. Hala ere, emaitza honekin ezin dugu erlaxatu. Garrantzitsua da, baina ez dago ezer erabakita", azaldu du.

a", azaldu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic