Itxi

Athletic Club

3. fasea

Inter Baku izango da Athleticen aurkaria Europa Ligan

Erredakzioa

San Mamesen uztailaren 30ean jokatuko duten joaneko partida 20:45ean hasiko da. Azerbaijango taldeak luzapenean kanporatu du Islandiako Hafnarfjordur (4-3 behin betiko emaitza).

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Inter Baku izango da Athleticen aurkaria Europa Ligako hirugarren fasean. Azerbaijango taldeak luzapenean lortu du txartela (4-3 behin betiko emaitza). , aurreneko 90 minutuetan Islandiako Hafnarfjordur taldea nagusitu baita (1-2). Joaneko partidan emaitza berarekin irabazi zuen Inter Bakuk.

Athleticeko bazkideek doan sartu ahal izango dute partida ikustera. Gainontzeko ikusleek, berriz, darrera ordaindu beharko dute asteazkenean, uztailak 29 (10:30etatik 13:30etara, eta 17:30etatik, 20:00etara), eta ostegunean bertan, uztailak 30, 10:30etatik 13:30etara, eta 17:45etatik partida hasi arte.

Joanekoa San Mamesen jokatuko da, uztailaren 30ean, 20:45ean, eta itzuliko norgehiagoka abuztuaren 6an izango da, oraindik zehazteke dagoen ordutegian.