Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Etxeita: 'Faboritoak gara, baina ezin gara fidatu'

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Zuri-gorria gustora sentitzen da, fisikoki gero eta hobeto dago, eta dena emateko prest agertu da.

  • Xabier Etxeita, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

Athleticeko jokalaria den Xabi Etxeitak adierazi duenez, jakin badakite Europa Ligako lehen kanporaketan faborito direla, hala ere, ezin direla inolaz ere fidatu ziurtatu du futbolariak. Oraindik erabakitzeke dago Hafnarfjordurren edo Inter Bakuren aurka jokatuko ote duten.

?Gure jokatzeko era horrelakoa da, bizia, eta horrela ez badugu jarraitzen asko sufritzea tokatuko zaigu. Beraz, aurrera egin ahal izateko, ahalik eta gehien heltzen saiatu behar gara?, adierazi du zornotzarrak Lezaman egindako entrenamenduaren ondoren.

Zuri-gorriaren hitzetan, ?denboraldi-aurrean gaude orain, eta egunotan jokatzen ari garen partidak probak besterik ez dira, erritmoa hartzen joateko probak, alegia?.

Bestalde, futbolaria ?gustura? sentitzen da, fisikoki gero eta hobeto dagoela esan du, eta dena emateko prest agertu da. ?Gainerakoa entrenatzailearen eskuetan dago?, adieraziz.