Itxi

Athletic Club

Sentsazioak

Busquets: 'Fisikoki hobe helduko da Athletic'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ostiral honetan, zuri-gorriek Superkopako finala jokatuko dute Bartzelonaren aurka. Aukera bikaina Kopako finalaren ondoren, Luis Enriqueren mutilei tituluren bat irabazteko.  

  • Sergio Busquets, Bartzelonako jokalaria. Argazkia: EFE

Bartzelonako jokalaria den Sergio Busquetsek ostegun honetan adierazi duenez, Luis Enriqueren mutilek "nahiko ondo" errekuperatu dute Sevillaren aurka jokatutako Superkopako finaleko esfortzuaren ondoren. Hala ere, Athletic "fisikoki hobe" helduko dela azpimarratu du, eta beraz, zuri-gorriek neke hori ahalik eta gutxien antzematen saiatu beharko direla adierazi du.

Edozelan ere, arlo fisikoa abantaila handiegia ez dela azaldu Bartzelonako jokalariak, eta itzuliko partida Camp Noun jokatzearen inguruan, "finala bukatzen denean esango dut ea mesedegarri dugun ala ez”.

"Bilbotarrek irabazteko grina dutela argi dago, titulu bat baita eta gainera, bi partidetara jokatzen dena. Izan ere, beraien aurka jokatutako azken titulu guztiak guk irabazi ditugu. Hala ere, ez dut uste errebantxa hartzeko asmoa dutenik, baizik eta indarrarekin aterako direla, irabaztera", azaldu du Sergio Busquetsek.

Bukatzeko, Busquetsek gogoan du Athletic hainbat jokalariren faltan dabilela, hala ere, San Mames "berezia eta korapilatsua" dela, eta jendearen berotasunak presio handia sortzen duela esan du. "Taktikoki ondo aritzen den taldea gaztea da, eta kalitate handiko jokalariak ditu. Hortaz, 90 minutuak ehuneko ehunean eman behar ditugu, bestela gainetik pasatuko gaituzte", adierazi du Bartzelonako jokalariak.

ako jokalariak.