Itxi

Athletic Club

Irailaren 13an jokatuko dute

Bovedak lesio muskularra du eta zalantza da Getaferen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Athleticeko atzelariari probak egingo dizkiote, ondorengo orduetan, lesioaren garrantzia zehaztu ahal izateko.

  • Eneko Boveda, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

    Eneko Boveda, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

Eneko Boveda Athleticeko jokalariak lesio muskularra izan du taldeak Lezaman larunbat honetan egindako lan-saioan, eta, ondorioz, zalantza da zuri-gorriek San Mamesen jokatuko duten Getaferen aurkako partidarako.

Athleticek emandako informazioaren arabera, atzelariak "min muskularrak" izan ditu, eta saioa gainerako taldekideek baino lehenago utzi behar izan du; mina bateragarria da esker hankako gihar bikian-soleoan egon litekeen lesio batekin.

Bovedari probak egingo dizkiote, ondorengo orduetan, lesioaren garrantzia zehaztu ahal izateko.

Getaferen aurkako partida irailaren 13an jokatuko du Athleticek, eta Iñaki Williamsen baja segurua da; zalantzan dago Mikel San Jose. Lesio muskular bana dute.

Ernesto Valverdek, hala ere, azken partidetan jokatu ezin izan duten bi jolakari berreskuratuko ditu, alegia, Mikel Balenziaga eta Ander Iturraspe. Astean zehar, biek egin dute lan taldekideen batera, normaltasunez.

normaltasunez.