Itxi

Athletic Club

Iganden, Deportivoren aurka

Athleticek garaipena lortu nahi du Riazorren

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak ez du garaipenik lortu etxetik kanpora eta 2006. urtetik ez du partidarik irabazi Deportivoren zelaian. Mikel Rico izango da baja bakarra.

  • Deportivo-Athletic. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Deportivo-Athletic partidako irudia. Argazkia: EFE

Athleticek Deportivoren aurka jokatuko du igande honetan, 20:30ean, Riazorren. Ligako geldialdiaren ostean, garaipena lortu nahi dute bi tadeek. Deportivo denboraldi hasiera bikaina egiten ari da, eta Athleticek Valentziaren aurka lortutako garaipenari jarraipena eman nahi dio.

Norgehiagoka honetarako izango duen baja bakarra Mikel Ricorena da. Rico baja izango da azaroara arte. Horrez gain, Laporteri atsedena emango diola baieztatu du Ernesto Valverdek. Laporteren ordez Gurpegik jokatuko du defentsaren erdialdean Etxeitarekin batera.

Gainerakoan, badirudi ohiko hamaikakoan ez dela aldaketa handirik egongo. Iraizoz izango da atezaina; hegaletan De Marcos eta Balenziaga egongo dira. Zelai erdian Beñatek eta San Josek jokatuko dute, Raul Garcia aurreratuago edukiko dutelarik. Hegalak Williamsentzat etaSusaetarentzat izango dira, eta aurrealdean Aritz Adurizek jokatuko du.

Ustezko hamaikakoak:

Deportivo: Lux; Juanfran edo Laure, Arribas, Sidnei, Navarro; Fayçal, Mosquera, Borges, Luis Alberto; Oriol Riera, Lucas Perez.

Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Gurpegi, Etxeita, Balenziaga; San Jose, Beñat; Susaeta, Raul Garcia, Williams; Aduriz.

Epailea: Jaime Latre.

Zelaia: Riazor.

Ordua: 20.30.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic