Itxi

Athletic Club

2-2, Deportivoren aurka

Athleticek bi puntu utzi ditu Riazorren

Erredakzioa

Zuri-gorriak 0-2 irabazten joan dira, eta Deportivokazken minutuetan partida berdintzea lortu du. Etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du Valverderen taldeak.

  • Deportivo-Athletic. Argazkia: EFE

    Sidnei eta Raul Garcia, Deportivo-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Athleticek bina berdindu du (2-2) Deportivoren aurka Riazorren. Zuri-gorriak 0-2 irabazten joan dira, eta Galiziako taldeak azken hamaika minutuetan norgehiagoka berdintzea lortu du. Berdinketa honekin Athleticek sailkapenaren behealdean jarraitzen du, eta oraindik ez du partidarik irabazi etxetik kanpora.

Talde zuri-gorriak aurkariak baino hobeto ekin dio lehiari eta lehen abaguneak sortzen hasi da. Beñaten erdiraketa bat kanpora errematatu du Adurizek eta hurrengo abagunean, German Lux atezainak aurrelari zuri-gorriaren gola eragotzi du. Deportivok ez du gola sartzeko aukerarik sortu 21. minutura arte. Bazirudien etxeko taldea orduan esnatzen hasi dela, baina 30. minutuan, Balenziagak hegaletik erdiraketa egin eta Williamsek sare barrura bidali du errematea (0-1).

Gola hartu ostean, Deportivok partida berdintzeko aukerak izan ditu. Luis Albertok izan du abagune argiena, baina area barruan egindako erremateak zutoina jo du. Jarraian, Lucas Perezek jaurtiketa ona egin eta Iraizozek gola eragotzi du.

Bigarren zatiaren hasiera parekatua izan da. Bi taldeek erritmo biziarekin jokatzen jarraitu dute, eta 63. minutuan, Laportek baloia lapurtu, Raul Garciak kontraerasoa gidatu eta Adurizek bikain gainditu du Lux atezaina 0-2koa egiteko.

Deportivori maldan gora jarri zaio partida, baina etxeko taldeak ez du azken unera arte etsi eta saria jaso du 79. minutuan. Lucas Perezek area barruan baloia hartu eta erremate zoragarri batekin aldeak murriztea lortu du (1-2). Golarekin, Deportivok erasora jo du berdinketa lortzeko asmoz eta ezinezkoa zirudiena lortu du; partida berdintzea. Norgehiagokako 89. minutuan, Arribasek area barruan errematea egin, baloiak De Marcosengan jo eta Iraizoz gainditu du (2-2).

Azkenean, hamaika minututan, galduta zuen partida berdintzea lortu du Deportivok eta talde bakoitza puntu banarekin geratu da.

Fitxa teknikoa:

2 - RC Deportivo: Lux; Juanfran, Arribas, Sidnei, Fernando Navarro; Juan Domínguez (Borges, 56. min), Mosquera; Cani (Oriol Riera, 60. min), Luis Alberto (Fede Cartabia, 70. min), Fayçal Fajr; eta Lucas Perez.

2-Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams (Sabin Merino, 76. min), Raul Garcia (Eraso, 83. min), Susaeta (Lekue, 80. min); eta Aduriz.

Golak: 0-1, 30. min: Williams. 0-2, 63. min: Aduriz. 1-2, 79. min: Lucas Perez. 2-2, 89. min: Arribas.

Epailea: Jaime Latre.

g> Jaime Latre.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic