Itxi

Athletic Club

Garaipena San Mamesen

Athleticek geldiezin jarraitzen du, bi gol ikusgarri eginda (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriek jarraian lortzen duten bosgarren garaipena da, seigarrena azken zazpi partidetan. Espanyolek lanak eman dizkie, baina Valverderenak bolada onean dira.

0:40

Athleticek sailkapenean gora egiten jarraitzen du, Espanyoli San Mamesen 2 eta 1 irabazi ostean. Ikusleek nekez ahaztuko dute Iñaki Williamsek sartutako gol ikusgarria.

Aurrelari gazteak Pau Lopez gainditu du bi atzelariei baloia gainetik pasata eta ondoren izugarrizko bolea jaurtita. Pasea, bikaina, Oscar de Marcosena izan da.

Ez da  partidako gol ikusgarri bakarra izan, Hernan Perezen berdinketa eta Raul Garciaren 2 eta 1ekoa ere ikusteko moduak izan baitira.

Zuri-gorriek bosgarren partida jarraian irabazi dute, seigarren garaipena da azken zazpi neurketetan, eta denboraldiko momenturik onenean daude.

Gaur, hala ere, lanak izan dituzte talde kataluniarra gainditzeko. Espanyol sendo aritu da, berdegunean ondo kokatuta, eta garaipena lortzeko asmo argiarekin jokatu du. Athleticek zortzigarren jarraitzen du, Europan jokatzeko postuetatik gertu.

Fitxa teknikoa

2 - Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Gurpegui, Balenziaga; San José, Beñat (Elustondo, 88. min); Williams (Bóveda, 65. min), Raúl García, Sabin Merino (Susaeta, 46. min); eta Aduriz.

1 - Espanyol: Pau López; Javi López, Álvaro, Roco, Fuentes (Mamadou, 75. min); Víctor Sánchez, Diop; Hernán Pérez (Abraham, 91. min), Marco Asensio, Víctor Álvarez (Burgui, 66. min); eta Caicedo.

Golak: 1-0, 8. min: Williams. 1-1, 51. min: Hernán Pérez. 2-1, 65. min: Raúl García.

n: Raúl García.