Itxi

Athletic Club

Europa Liga

'Ez da partida bikaina izan, baina irabazi eta helburua lortu dugu'

Agentziak | Erredakzioa

"Sailkapena lortuta, beste aukera asko ditugu. Datozen asteetako egutegia zaila da, jokalari asko ditugu eta jokatzea nahi dugu", esan du zuri-gorrien entrenatzaileak.

  • Ernesto Valverde. Argazkia: EiTB.

    Ernesto Valverde. Argazkia: EiTB.

Athleticek Augsburgen aurka ez duela "partida bikaina" egin onartu du Ernesto Valverdek. Hala ere, garaipena lortu, eta Europa Ligako hurrengo fasera sailkatzeko helburua erdietsi izana azpimarratu du.

Multzoko lehen postua ziurtatuta, azken partidan Athletic "lasaiago" arituko dela esan du entrenatzaile bilbotarrak. Zuri-gorriek AZ Alkmaar taldearen aurka jokatuko dute bi aste barru San Mamesen. Partida horrek ez du eraginik izango sailkapenari begira.

"Behin sailkapena lortuta, beste aukera asko ditugu. Momentua iristen denean ikusiko dugu zer egin, baina jokalari gehiago erabiltzeko aukera dago. Datozen asteetako egutegia zaila da, jokalari asko ditugu eta jokatzea nahi dugu", esan du zuri-gorrien entrenatzaileak.

ntrenatzaileak.