Itxi

Athletic Club

Gaur, 20:00etan

Athletic, beste garaipen baten bila Deportivoren aurka

Agetziak | Erredakzioa

Partida San Mamesen jokatuko da gaur, 20:00etan. Europako postuetan sartzeko aurkari zuzenak dira bi taldeak.

1:27

Athleticek Europako postuetan sartzeko lehian jarraitu nahi du, helburu bera duen, eta aurkari zuzena den Deportivoren aurka. Partida gaur jokatuko da San Mamesen, 20:00etan.

Min hartuta dauden Iñaki Williams eta Ibai Gomez jokalariez gain, Raul Garciak eta Adurizek erasoko lerroan izango dituzten taldekideak nortzuk diren jakitea da Valverderen zalantza bakarra. Bolada onean dagoen Sabin Merino, Iker Muniain eta Markel Susaetaren artean jokalari bi aukeratu beharko ditu Athleticeko entrenatzaileak. Zelai erdian Beñat-San Jose bikotea ariko da; atean Gorka Iraizoz egongo da, eta defentsako lerroa Oscar De Marcosek, Xabi Etxeitak, Aymeric Laportek eta Mikel Balenziagak osatuko dute.

Deportivok bi hilabete t'erdi daramatza garaipenik lortu gabe, baina San Mames ondo ematen zaion zelaia da. Deporren entrenatzailea den Victor Sanchez del Amok hamaikakoan aldaketak egingo dituela adierazi du. Galiziako taldeak German Lux atezaiaren baja izango du, baita Juan Dominguez, Cani, Sidnei Rechel eta Jonathan Rodriguez jokalarienak ere.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Susaeta, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.

Deportivo: Pletikosa; Laure, Lopo, Arribas, Navarro; Alex Bergantiños edo Mosquera, Celso Borges; Juanfran, Lucas Perez, Luisinho; eta Oriol Riera.

Epailea: Mateu Lahoz.

Zelaia: San Mames (20:00).

0).

0).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic