Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Sevillaren aurkako kanporaketa zaildu egin zaio Athletici (1-2)

Mikel Dominguez | eitb.eus

Zurigorriek ezin izan diote txapeldunari irabazi, eta iraultzeko zaila den emaitza lortu dute. Kolo eta Iborra izan dira Sevillako goleatzaileak; Adurizek egin du Athleticena.

Zigor handiegia Atheticentzat. Eurpa Ligako final-laurdenetako joanekoa galdu du, Sevillaren aurka. Adurizen golak aurretik jarri ditu zurigorriak, baina Kolok eta Iborrak garaipena eman diete andaluziarrei.

Lehenengo zatia erabat berdinduta joan da, zentzu guztietan. Sevillak presio altuarekin hasi du neurketa, eta berea izan da lehenengo aukera. Ordu laurdenera, zurigorriek ekimena berreskuratu du, baloia azkartasunez mugituz.

Abagune argiena 22. minutuan heldu da, Banegaren jaurtiketa urrun eta gaizto batea, baina zutoinera joan da. Jokalariak txartel horia ikusi du bigarren zatia, eta ez da itzulikoan izango.

Bi taldeek, intentsitate altuarekin, aukera kopuru bera izan dute: urriak baina argiak izan dira. Lehenengo erdiaren azken zatian, Athleticek aukaria estutu du, eta aurretik jarri ahal izan dira, Adurizen bi erremateri esker, buruz.

Zurigorriak golaren bila irten dira atsedenaldiaren ostean, eta lortu egin dute 47. minutuan: Adurizek buruz errematatu du Muniainen pase bikain bat. Animatu dira lehoiak, baina momenturik onenean berdinketa heldu da.

Muniainek akatsa egin du atezainari baloia uztean. Banegak hartu eta Kolok Sevillaren lehenengoa egin du, atearen aurrean ia bakarrik.

Geldialdia etorri da geroago, baina 83. minutuan, Athleticek baloia galdu du, Gameirok jokaldia landu du eta hori Iborraren golean bukatu da, jokoz kanpo zegoen arren.

Berdintzen saiatu da Athletic, baina ezin. Sevillak ere hirugarrena bilatu du. Azkenean, zurigorriek beste 90 minutu izango dute kontrako emaitza iraultzen saiatzeko, Sanchez Pizjuanen.

FITXA TEKNIKOA

Athletic: Herrerin; De Marcos, Bóveda, Etxeita, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams (Susaeta, 62. min), Eraso (Viguera, 69. min), Muniain (Lekue, 62. min); eta Aduriz.

Sevilla: David Soria; Coke, Rami, Kolodziejczak, Tremoulinas (Fazio, 12. min); Krychowiak, N'Zonzi; Vitolo, Banega (Iborra, 74. min), Krohn-Dehli (Konoplyanka, 68. min); eta Gameiro.

Golak: 1-0, 47. min: Aduriz. 1-1, 56. min: Kolodziejczak. 1-2, 83. min: Iborra.

trong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic