Itxi

Athletic Club

2-1

Bilbao Athleticek porrot mingarria jaso du Llagosteraren aurka

Erredakzioa

Zuri-gorriek aurrea hartu dute Aketexeren golari esker (0-1), baina Kataluniako taldeak emaitza iraultzea lortu du (2-1). Aurkari zuzenaren aurka jaso galdu du Zigandak zuzentzen duen taldeak.

  • Bilbao Athletic. Argazkia: EITB

    Bilbao Athleticek 2-1 galdu du Llagosteraren aurka. Argazkia: EiTB

Bilbao Athleticek 2-1 galdu du Llagosteraren aurka eta atzerapauso ikaragarria eman du salbazioa lortzeko lehian. Kataluniako taldea aurkari zuzena da maila eusteko borrokan eta zuri-gorriek Adelante Ligako azken postuan jarrituko dute, helburutik hurrunago.

Lehen zatia parekatua izan da, eta bi taldeek abagune bakarra izan duten arren, golik gabe iritsi da norgehiagoka atsedenaldira (0-0). Bigarren zatian, aldiz, denetarik gertatu da. Bilbao Athleticek 0-1ekoa sartu du Aketxeren gol ikusgarri bati esker. Pozak ez dio asko iraun talde zuri-gorriari Llagosterak lehia berdintzea lortu baitu Yerayk bere atean sartutako gol bati esker (1-1).

Berdinketaren golaren ostean, etxeko taldea nagusi izan da, eta Benjak 2-1ekoa sartu du, 71. minutuan. Llagosteraren bigarren golaren ostean Bilbao Athletic ez da erreakzionatzeko gai izan. Gainera, 81. minutuan Oscar Gil egotzia izan da, eta jokalari bat gutxiagorekin amaitu dute partida zuri-gorriek.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic