Itxi

Athletic Club

Pubiseko lesioa

De Marcosi ebakuntza egin beharko diote

Erredakzioa

Athleticeko jokalaria Ulrike Muschaweck medikuak Munichen duen kontsultara joango da maiatzaren 23an eta pubiseko lesioa baieztatzen badiote, ebakuntza egingo diote hurrengo egunean.

  • Oscar de Marcos. Argazkia: EFE

    Oscar de Marcos. Argazkia: EFE

Oscar de Marcos Athleticeko jokalaria min hartuta dabil, pubiseko arazoak dituelako. Maiatzaren 23an Ulrike Muschaweck medikuaren kontsultara joango da Munichera eta lesioa baieztatzen bada, ebakuntza egingo diote hurrengo egunean.

Muschaweck doktorea pubalgietan espezialista da, eta Athleticeko hainbat jokalari operatu ditu: Jon Perez 'Bolo', Jose Mari Garcia, Roberto Martinez 'Tiko', Joseba Etxeberria, Fran Yeste, Mari Lacruz, Carlos Merino, Ibon Gutierrez, Carlos Gurpegui, Fernando Amorebieta, Ander Herrera edo Aritz Aduriz, besteak beste.

 

beste.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic