Itxi

Athletic Club

Aurre-denboraldia

Huescak eta Athleticek, bana, Alcorazen

Agentziak | Erredakzioa

Talde zuri-gorriak baloiaren jabetza izan zuen, baina Huescak aurre egin zion Lehen Mailako taldeari.

2:14

Huescak eta Athleticek bana berdindu zuten Alcorazeko futbol-zelaian jokatutako lagunarteko neurketan. Ernesto Valverderen taldea partidaren jabe izan zen, baina aurreneko gola etxeko taldeak egin zuen, 44. minutuan, Camachori esker.

Markel Susaetak ondorengo minutuan egin zuen berdinketaren gola; bigarren zatian ez zen golik egon.

Fitxa teknikoa

1 - S. D. Huesca: Javi Jimenez; Akapo, Jair; Carlos David, Morillas; Bambock, Aly, Camacho, Ferreiro; Alija eta Cmiljanic. Bigarren zatian: Herrera, Oscar Lopez , Cesar Soriano, Samu Saiz, Alex Garcia, Jesus Valentín, Kilian, Aguilertras, A. Gonzalez, Borja Lazaro eta Javito, Nagore.

1 -Athletic Club: Iraizoz; Boveda, Balenciaga, Etxeita, Elustondo; Mikel Rico, Beñat, Iturraspe, Viguera; Sabin Merino eta Susaeta. Bigarren zatian: Herrerin,   Eraso, Kike Sola, Ibai, Lekue, Guillermo, Aurtenetxe, Saborit, Yerai, Gil eta Vesga.

Golak: 1-0, 44' Camacho; 1-1, 45' Susaeta.

1, 45' Susaeta.