Itxi

Athletic Club

Europa Liga, 1. jardunaldia

Athleticek ondo hasi nahi du Europa League txapelketa

Redacción | Agencias

Zuri-gorriek Europa Ligako lehen jardunaldian Unione Sportiva Sassuolo talde italiarra izango dute aurrean ostegunean, arratsaldeko 19:00etan.

1:41

Athletic Clubek ondo hasi nahi du Europa Liga txapelketa eta horretarako ezin du Italian galdu. Multzoen faseko lehen neurketan Calcioko Unione Sportiva Sassuolo taldea izango dute aurrean. Norgehiagoka ostegunean jokatuko da, arratsaldeko 19:00etan.

Italiarrek ezustekoa eman zuten Calcion aurreko denboraldian Europarako txartela lortuz. Atariko bi kanporaketetan Suitzako Lucerna eta Serbiako Izar Gorria gainditu dituzte.

Multzoko beste partidan KRC Genk talde belgikarrak eta Vienako Rapidek neurtuko dituzte indarrak.

Ernesto Valverderen taldeari dagokionez ligan ez dute oso ondo hasi, baina jokatutako azken partida Coruñan irabaztea lortu zuten (0-1) eta gogo handiarekin egingo diote aurre partidari.

Ustezko hamaikakoak

Sassuolo: Consigli; Gazzola, Acerbi, Cannavaro, Peluso; Magnanelli, Duncan, Biondini; Politano, Ricci, Defrel.

Athletic Club: Herrerín; De Marcos, Bóveda, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Williams, Raúl García, Susaeta; y Aduriz.

Epailea: Pawel Raczkowski (Polonia).

Futbol-zelaia: MAPEI Stadium-Città del Tricolore.

Ordua: 19:00 .

strong> 19:00 .

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Europa Liga 2023