Itxi

Athletic Club

Ohiko Batzar Nagusia

Athleticeko bazkideek 114 milioi euroko aurrekontua onartu dute

Erredakzioa

Zuzendaritza Batzordeak bazkide konpromisarioen babesa jaso du Euskalduna Jauregian egin den Bazkideen Ohiko Batzar Nagusian. Iazko eta aurtengo aurrekontuak onartu dituzte.

  • Athleticen Ohiko Batzar Nagusia. Argazkia: EFE

    Josu Urrutia presidentea, Athleticen Ohiko Batzar Nagusian. Argazkia: EFE

Athleticek Bazkideen Ohiko Batzarra egin du astelehen honetan Bilboko Euskalduna Jauregian eta Zuzendaritza Batzordeak bazkideen babesa jaso du aurrekontuei eta zenbaki ekonomikoei dagokienez.

Klubak iragan urteko (2015-2016. denboraldia) 19,7 milioi euroko superabita aurkeztu die bazkide konpromisarioei eta hauek onartu egin dute aldeko 357 botorekin, aurkako 41 botorekin, 10 boto eman dira zuriz eta 4 boto baliogabeak izan dira.

Bestalde, denboraldi honetarako (2016-2017) 113,9 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du Zuzendaritza Batzordeak denboraldi honetarako, 13 milioi euroko superabitarekin. Kuoten prezioak mantendu egingo dira, eta lehen taldearen gastua %4 igoko da. Bazkideek, datorren urteko aurrekontua onartu dute aldeko 354 botorekin eta aurkako 42 botorekin. 11 boto zuri jaso dira, eta 3 boto balio gabeak izan dira.

beak izan dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic