Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Osasunaren kontra zazpigarren garaipen jarraian nahi du Athleticek

Agentziak | Erredakzioa

Gorritxoek Bilbon irabazi zuten azken partida 2007an jokatu zen (0-3) eta golegileak Iñaki Muñoz, David Lopez eta Izquierdo izan ziren, Ziganda entrenatzailea zela.

  • Beste derbi bat San Mamesen. EFE

    Beste derbi bat San Mamesen. EFE

Igande honetan beste euskal derbi bat jokatuko da San Mameseko futbol-zelaian arratsaldeko 16:15ean; Osasunaren kontra zazpigarren garaipen jarraian nahi du Athleticek.

Talde gorritxoak San Mamesen irabazi zuen azken partida 2007an jokatu zen (0-3) eta golegileak Iñaki Muñoz, David Lopez eta Izquierdo izan ziren, Cuco Ziganda entrenatzailea zela.

Urte hartatik ona, garaipenik ez Osasunak. Zuri-gorrien balantzea sei garaipen, 11 gol alde eta bakarra kontran da.

Guztira 37 partida jokatu dituzte elkarrekiin San Mamesen bizkaitarrek eta nafarrek. Ernesto Valverderen taldeak 22 irabazi ditu, Osasunak 6, eta 9 neurketa berdindu dituzte.

rdindu dituzte.

rdindu dituzte.