Itxi

Athletic Club

0-0

Golik gabeko berdinketa Espanyolen eta Athleticen artean

Erredakzioa

Zuri-gorriek puntu bat eskuratu dute Cornella-El Prat zelaian partida oso kskarra jokatu ostean.

  • Espanyol-Athletic. Argazkia: EFE

    Iñaki Williams eta Aaron Martin Espanyol-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Athleticek golik gabeko berdinketa (0-0) sinatu du Espanyolen aurka Cornella-El Prat zelaian eta 17 punturekin iritsi da Ligako geldialdira. Zuri-gorriak zazpigarren postuan daude Ligako sailkapenean, 11 jardunaldi jokatu ostean.

Lehen zatia oso kaskarra izan da, oso abagune gutxikoa. Espanyolek eman du lehen abisua zazpigarren minutuan langa gainetik kanpora joan den Leo Baptistaoren errematearekin. Etxeko taldea izan da baloiaren jabe eta Athleticek arazo asko izan ditu abaguneak sortzeko. Valverderen mutilek ez dute zulorik aurkitu Kataluniako taldearen defentsako lerroan eta Espanyolek bigarren abagunea izan du 20. minutuan; Hernan Perez, ordea, ez da errematea egitera iritsi bigarren zutoinean bakarrik egon denean. Zuri-gorriek ez dute lehen zati ona jokatu eta 34. minutuan Xabi Etxeita lesionatu egin da. Ernesto Valverde entrenatzaileak De Marcos sartu du bere ordez. Lehen zatiko azken txanpan Espanyolek beste bi anagune izan ditu, baina Gerard Morenoren jaurtiketa kanpora joan da, eta Piattik 45. Minutuan egin duen errematea Kepa atezainak geratu du.

Bigarren zatian partidaren gidoia ez da aldatu. Athleticek ez du abagune argirik sortu, baina gehiago hurbildu da aurkariaren ate ingurura. 48. minutuan Boveda ez da Vesgaren erdiraketa errematatzera iritsi eta 60. minutuan Adurizek baloia jaso du area barruan, baina oso gaizki egin du errematea eta baloia kanpora joan da. Espanyol saiatu da erasora jotzen partidako azken minutuetan, baina ez du gola egiteko aukera argirik sortu. Cornella-El Prateko zaleek penaltia eskatu dute 75. minutuan, baina Balenziagak argi eta garbi kendu dio baloia Hernan Perezi area barruan. Norgehiagokako azken minutuan Espanyolek garaipena lortzeko aukera izan du, baina Gerard Morenoren errematea Kepa atezainaren eskuetara joan da. Amaieran, golik ez eta puntu banaketa.

Fitxa teknikoa:

0. RCD Espanyol: Diego Lopez; Victor Sanchez, David Lopez, Diego Reyes, Aaron; Hernan Perez, Javi Fuego, Jurado, Piatti (Caicedo, min.63); Baptistao (Reyes, min.84) eta Gerard Moreno.

0. Athletic Club: Arrizabalaga; Boveda, Yeray, Etxeita (De Marcos, min.36), Balenziaga; Rico, Mikel Vesga; Williams, Eraso, Sabin (Muniain, min.70) eta Aduriz (Raul Garcia, min.60).

Epailea: Trujillo Suarez.

rujillo Suarez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic