Itxi

Athletic Club

Gaur, 20:45ean

Athleticek Las Palmasen gotorlekua zulatu nahi du

Agentziak | Erredakzioa

Lehoiak sasoiko daude aurreko astean bi partida irabazi ostean, biak San Mamesen: Vila-reali, Ligan, eta Sassuolori, Europa Ligan.

  • Zuri-gorriek bolada onari eutsi nahi diote. Argazkia: Efe.

    Zuri-gorriek bolada onari eutsi nahi diote. Argazkia: Efe.

Las Palmasek eta Athleticek 13. jardunaldia itxiko dute gaur. Kanariarrek ez dute etxean partidarik galdu, eta bilbotarrak sailkapenean gora egiteko asmo sendoarekin joan dira uharteetara.

Las Palmasek hiru neurketa irabazi eta beste hiru berdindu ditu bere zelaian, Real Madrilek ere ezin izan zuen bertan irabazi eta binakoarekin konformatu behar izan zuen.

Bilbotarrak moralez gainezka daude aurreko astean San Mamesen bi partida garrantzitsu irabazi ostean: lehenengoa, Vila-reali, Ligan (1-0), eta bigarrena, Europa Ligan, Sassuolori (3-2). Italiarren aurka lortutako garaipenari esker, zuri-gorriak final-hamaseirenetan sartu dira.

Ustezko hamaikakoak:

Las Palmas: Javi Varas; Míchel Macedo, David García, Bigas, Hélder Lopes; Roque Mesa; Tana, Vicente Gómez, Jonathan Viera, Prince Boateng; eta Araujo.

Athletic: Kepa; Bóveda, Yeray, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Susaeta, Raúl García, Muniain, eta Aduriz.

Epailea: Alvarez Izquierdo

Estadioa: Kanaria Handia

Ordua: 20:45