Itxi

Athletic Club

Gaur, 20:45ean

Celtari irabazi eta Europarako lehian jarraitu nahi du Athleticek

Agentziak | Erredakzioa

Lehoiak sendo ari dira San Mameseko partidetan. Galiziarrak, berriz, etxetik kanpo sei puntu bakarrik atera dituzte.

  • Aduriz eta Jonny, aurreko denboraldiko partidan. Argazkia: Efe.

    Aduriz eta Jonny, aurreko denboraldiko partidan. Argazkia: Efe.

Athleticek eta Celtak Europako postuetako lehian jarraitu nahi dute eta, horretarako, punturen bat lortu behar dute gaur elkarren aurka jokatuko duten neurketan.

Athletic zazpigarren da sailkapenean, 23 punturekin, eta seigarren postua bost puntura dauka, Sevilla, Vila-realek, Realak eta Atletico Madrilek, bere aurkari zuzenek, ez dutelako 16. jardunaldi honetan hutsik egin.

Celta, berriz, 13. da, bilbotarrengandik bi puntura, eta garaipen bat eskuratuta lehoien aurretik jarriko litzake.

Denboraldi honetan, zuri-gorriek puntu oso gutxi galdu dituzte San Mamesen: hiru Bartzelonaren aurka (0-1) eta bat Osasunaren aurkako derbian (1-1).

Celta, berriz, ez dabil batere fin etxetik kanpo. Jokoan izan dituen 21 puntuetatik sei bakarrik lortu ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Kepa; Lekue, Etxeita, Yeray, Balenziaga; Vesga, Beñat; Williams, Raúl García, Muniain; eta Aduriz.

Celta: Rubén Blanco; Hugo Mallo, Cabral, Roncaglia, Jonny; Radoja, Hernández, Wass; Aspas, Bongonda eta Guidetti.

Epailea: Martínez Munuera (Valentziako batzordekoa).

Zelaia: San Mames.

Ordua: 20:45ean.

 

 

">
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic
  • Futbola