Itxi

Athletic Club

Ostegunean, 21:00etan

Athleticek ez du ustekaberik nahi Racingen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Zurigorriak joaneko partidaren emaitza dute alde (1-2), eta gainera, behin baino ez dute galdu San Mamesen denboraldi honetan.

Athleticek Racing hartuko du Errege Kopako final-hamaseirenetako itzuliko neurketan. Zurigorriek Santanderren irabazi zuten joaneko partidan (1-2).

Racingek kanporaketa iraultzea du helburu, baina San Mamesek ez dio erraztasunik emango. Kantabriako taldeak bien arteko azken Kopako lau partidak irabazi dituzte, baina Athleticek Bartzelonaren aurka baino ez du galdu San Mamesen denboraldi honetan. Besteetan, bederatzi garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte.

Azken neurketan Beñat Etxeberria lesionatu zen. Oscar de Marcos eta Ager Aketxe ere baja izango dira. Ernesto Valverdek, aldiz, Aymeric Laporte berreskuratuko du.

Racingek ez du irudirik onena eman Bigarren B mailako azken jardunaldietan, baina multzoko bigarren postuan jarraitzen du.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Athletic: Iraizoz; Lekue, Etxeita, Laporte, Saborit; Iturraspe, Mikel Rico; Susaeta, Muniain, Sabin Merino; eta Aduriz.

Racing: Raúl Dominguez; Corcoles, Llorca, Puerto, Castañeda; Heber Pena, Alvaro Peña, Sergio Ruiz, Javi Cobo, Coulibaly; Aquino.