Itxi

Athletic Club

Igandean, 20:45ean

Athleticek Ligan jarri nahi du arreta Betisen kontra

Agentziak | Erredakzioa

Taldeko bigarren bezala igaro dira Europa Ligako final-hamaseirenetara, eta orain Ligako Europako postuetan sartu nahi dira zurigorriak.

  • Raul Garcia taldera itzuliko da / EFE.

    Raul Garcia taldera itzuliko da / EFE.

Athleticek Benito Villamarinen jokatuko du igandean 20:45ean, Ligan arreta jartzeko eta Europako postuetan sartzeko helburuarekin. Europa Ligarako final-hamaseirenetara multzoko bigarren bezala sailkatu da, eta Lgian zazpigarren postuan dago, gorago dauden Vila-real eta Realarekin berdinduta.

Zurigorriek, gainera, 2 puntura baino ez dute Txapeldunen Liga. Jardunaldiko beste bi partida —Celta-Sevilla eta Vila-real-Atletico Madril— ozpotopak izan daitezke aurkari zuzenentzat. Edozein kasutan, Athleticek Ligako txapelketan arreta jartzeko aukera izango du hurrengo bi hilabeteetan.

Oscar de Marcos eta Ager Aketxe baja izango dira Betisen aurka, eta Aritz Aduriz oraindik zalantza da. Azken bi partidetan ez da egon, eta azken entrenamenduan kolpea izan zuen belaunean. Williamsek hamaikakoan egoteko aukera dauka, beraz, eta Aduriz Sevillara ez badoa, Asier Villalibre hirugarrenez deituko luke entrenatzaileak.

Ernesto Valverdek Raul Garcia izango du prest, azken bi partidetan zigortuta egon ostean. Titular asko hamaikakora itzuliko dira; Rapiden aurka ohikoak ez diren jokalariak zelairatu zituen entrenatzaileak.

Sevillako taldeak erdiko postuetan sendotu nahi du, jaitsierakoak urrunago uzteko. Cristiano Piccini eskuin hegalekoa eta Aissa Mandi erdiko atzelaria taldera itzuliko dira. Petros dos Santos eta Charly Musonda, aldiz, baja izango dira Victor Sanchez del Amoren taldean.

USTEZKO HAMAIKAKOAN

Betis: Adan; Piccini, Bruno, Mandi, Pezzella, Durmisi; Darko Brasanac, Donk, Dani Ceballos; Sanabria, Ruben Castro.

Athletic: Kepa; Bóveda, Yeray, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Susaeta, Raul Garcia, Muniain; Williams.