Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Istiluak APOELeko eta Athleticeko zaleen artean

eitb.eus

Poliziako iturrien arabera, 40 bat zale zuri-gorriren eta zortzi bat zale zipretarren artean izan ziren istiluak. APOEL taldeko zale bati ebakiak egin zizkioten aurpegian eta bekainean.

Gaur Athletic eta Nikosiako APOEL taldeek Europa Ligako partida jokatuko dute San Mames futbol-zelaian. Zipreko zale askok egun pare bat daramatzate Bilbon, eta atzo, 22:00ak aldera, gertatu ziren lehen istiluak, Arriaga Antzokiaren plazaren inguruetan.

Polizia iturrien arabera, 40-50 bat zale zuri-gorriren eta zortzi bat zale zipretarren artean izan ziren istiluak. Horien ondorioz, Zipreko gizon bati ebakiak egin zizkioten aurpegian eta bekainean, botila batez jota, antza. Anbulantzia bat bertaratu zen, eta osasun-langileek bertan artatu zuten, Zazpikaleetatik gertu. Ondoren, baina, Basurtuko Ospitalera eraman behar izan zuten, Segurtasun Sailak Europa Pressi azaldu dionez.

Istilu horien berri jasotakoan, Bilboko Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren agenteak bertaratu ziren, eta zenbait pertsona identifikatu zituzten.

ikatu zituzten.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic Club