Itxi

Athletic Club

Utzita

Villalibrek Valladoliden jokatuko du denboraldi amaierara arte

Redacción

Asier Villalibrek bigarren mailako Valladolid taldean jokatuko du 2017-2018ko denboraldian Athleticek utzita.

  • Asier Villalibre. Argazkia: EFE

    Asier Villalibre eta Yeray Lezaman egindako entrenamendu baten. Argazkia: EFE

Asier Villalibrek Valladoliden jokatuko du 2017-2018. denboraldia Athleticek utzita. Klub zuri-gorria eta Valladolid akordiora iritsi dira Gernikako aurrelariaren lagapenerako. Bi klubek ofizial egin dute akordioa igande honetan.

Villalibrek 20 urte beteko ditu irailan. 2015-2016. denboraldian 32 partida jokatu zituen Bilbao Athleticekin Bigarren Mailan eta hiru gol sartu zituen. Iaz, Bilbao Atleticekin 11 gol sartu zituen 27 partidatan Bigarren B Mailan, sei partida jokatu zituen Lehen taldearekin Lehen Mailan eta debuta egin zuen Europa Ligan. Gainera, 2016-2017ko denboraldiko maiatzan Numantzian jokatu zuen utzita eta sei partidatan parte hartu zuen Soriako taldearekin.

Valladolidek astelehenean, 12:30ean, aurkeztuko du Asier Villalibre Jose Zorrilla estadioan. Asteartean hasiko da aurrelari bizkaitarra talde berriarekin entrenatzen.

 

atzen.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic