Itxi

Athletic Club

Igandean, 16:15ean

Aduriz eta Kepa deialdian sartu dira Gironaren aurkakorako

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak Kataluniako taldea izango du aurkari igande honetan, 16:15ean, San Mamesen.

  • Athletic Club. Argazkia: EFE

    Athletic Club. Argazkia: EFE

Athleticek Gironaren aurka jokatuko du igandean San Mamesen (16:15ean) Ligako hirugarren jardunaldiko partida. Aritz Aduriz min hartuta egon da astean zehar, baina deialdian sartu da, baita sukarrarekin egon den Kepa Arrizabalaga ere.

Jose Angel Ziganda entrenatzaileak 20 jokalari sartu ditu deialdian eta kanpoan geratu dira Etxeita, Mikel Rico, Vesga eta Kike Sola jokalariak, min hartuta dagoen Oscar De Marcosekin batera.

Girona talde zuri-gorriarekin berdinduta dago sailkapenean lau punturekin eta bi taldeak porrotik jaso gabe daude. Gorka Iraizoz atezaina San Mamesera itzuliko da, eta bere talde ohiaren aurka ariko da.