Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Athleticek ondo ekin nahi dio Europako lehiaketari Berlinen

  • facebook
  • twitter

Athletic club

Europa Liga

Athleticek ondo ekin nahi dio Europako lehiaketari Berlinen

Agentziak | Erredakzioa

2017/09/14

Zuri-gorriek Berlingo Olympiastadionean Hertha BSCren aurka lehiatu beharreko partida multzoen faseko norgehiagoka zailena izatea aurreikusten da.

  • Etxeita Panathinaikosen aurkako partidan. EFE

    Etxeita Panathinaikosen aurkako partidan. EFE

    Etxeita Panathinaikosen aurkako partidan. EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Athleticek ondo ekin nahi dio gaur hasiko den Europa Ligako Multzoen Faseari. Ez du aurrean erronka samurra izango, baizik eta aurreikuspen guztien arabera final hamaseigarrenetara pasatzeko J Multzoko beste faborito handiena den Berlingo Hertha BSC taldea.

Talde zuri-gorria egoera onean iritsi da Europako bigarren lehiaketaren hastapenera; izan ere, ez du partidarik galdu orain arte jokatu dituen zazpi norgehiagoka ofizialetan: bi garaipen eta bi berdinketa.

Beste kontu bat da 'Kuko' Zigandak entrenatzen dituen mutilen jokoa, ez baita izaten ari San Mameseko jarraitzaileek zein teknikari nafarrak espero dutena, nahiz eta pozik dauden aurkariaren ate aurrean taldeak ageri duen eraginkortasunarekin.

Athleticek, gainera, azkenaldian Alemanian eskuratu dituen emaitza positiboen boladari jarraipena eman nahi dio, ez baitira urritikoak Shalke 04 eta Augsburg taldeen aurka hauen zelaietan lortutako garaipenak. Aldiz, beste hamarkada batzuetakoak dira Alemanian pilatu zituen lehendabiziko berdinketa eta herrenkadan etorri ziren hiru porrotak.

Berlingo Estadio Olinpikoan (Olympiastadion) Zigandak aterako duen hamaikakoari dagokionez, segurua da Larraintzarrekoak bi aldaketa egingo dituela igandean Gironaren aurka 2-0 irabazi zuenarekin alderatuta, teknikariak deialditik kanpo utzi baititu Unai Nuñez gaztea eta Beñat Etxebarria. Bi horien ordez Xabi Etxeita defentsak eta Mikel Vesga erdilariak jokatuko lukete.

Zuri-gorriek Bilbotik joango diren 700 zaleren bultzada izango dute harmailetan.

AFICION BERLIN

Zale zuri-gorriak dagoeneko badabiltza Berlinetik. Argazkia: EiTB

Bere aldetik, Hertha Europako lehiaketetara itzuli da zazpi urteren ostean, baina Berlinen ez da bozkario handirik orain arte, Bild egunkariak dioenez, 15.000 sarrera besterik ez baitira saldu, eta estadioak 74.000 lagun hartzeko ahalmena dauka.

Denboraldi honen hasieran, Herthak kolore guztietako emaitzak izan ditu Bundesligan jokatu dituen hiru partidatan: garaipen bat, berdinketa bat eta porrot bat. Hiru gol sartu ditu, eta golegilea bera izan da hiru aldi horietan: Mathew Leckie punta erdia.

Ustezko hamaikakoak

Hertha Berlín: Jarstein; Weiser, Langkamp, Rekkik, Plattenhardt; Stark, Skjelbred; Leckie, Darida, Esswein; edo Ibisevic.

Athletic: Iago Herrerin; Lekue, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Vesga; Susaeta, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.

Epailea: Ivan Kruzliak (Eslovaquia)

Futbol-zelaia: Olympiastadion

Ordua: 21.05.

Iruzkinak

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
11:30 - 14:00 Saskibaloiko Euskal Kopako finala
11:30 - 14:00 OREKA: Athletic-Valentzia eta saskibaloiko Euskal Kopako finala
17:00 - 19:30 ETB KANTXA: San Mateo Torneoko finala: Ezkurdia-Albisu vs Victor-Rezusta
23:05 - 00:05 GOL FESTA. Ligako golak
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena