Itxi

Athletic Club

Porrota Balaidosen

Athleticek 10 minututan oparitu dio partida Celtari (3-1)

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriek partida negargarria egin dute eta ezinean ibili dira galiziarren aurka. Sergi Gomezek eta Iago Aspasek (2) egin dituzte etxekoen golak. Athleticena Raul Garcíak sartu du.

  • Raul Garcia. Argazkia: Efe.

    Raul Garcia. Argazkia: Efe.

Celtak goitik behera menderatu du Athletic, batez ere lehen 30 minutuetan, eta galiziarrek garaipena erraza lortu dute Balaidosen jokatutako partidan (3-1). Lehoiek hirugarren partida jarraian galdu dute Santander Liga eta egoera kezkagarrian dira.

Lehen zati bikaina egin du Unzueren taldeak, eta ordu erdian neurketa erabakita utzi du. Erritmo gehiago eta joko gehiago izan dute etxekoek, Athletic ezinean ibili den bitartean.

Lehen gola Sistok  eskumako aldetik egindako erdiraketa baten bidez iritsi da, baloia Sergi Gomezi iritsi zaio eta honek partidako lehen gola egin du.

Celtaren minutu onenak izan dira, bilbotarren ezina aprobetxatuta. Ondoren, eta hiru minututan, Iago Aspasek bi gol egin ditu 3 eta 0ekoa jartzeko. Athleticen atzelariek huts nabarmenak egin dituzte galiziarren goletan.

Bizkaitarrek sortutako lehen jokaldi arriskutsua Raul Garciak jaurtitako bolea baten bidez iritsi da, baina Rubenek erantzun ona eman dio. Gauzak bestela atera dira ondorengo jokaldian, nafarrak baloia Celtaren ate barruan sartu baitu, erremate polita eginda (3-1).

Burua altxa ezinda

Bigarren zatian Zigandaren taldea erasora ateratzen saiatu da, baina buruko min txikia eragin die galiziarrei.

Azkenean, garaipena merezimendu osoz lortu du Celtak. Bilbotarrek jokatutako azken 24 puntuetatik lau bakarrik lortu dituzte. Egoera kezkagarria.

 

Fitxa teknikoa

3 - Celta: Rubén; Hugo Mallo, Sergi Gómez, Fontás, Jonny; Wass, Tucu Hernández, Lobotka (Radoja, 84. min); Sisto, Maxi Gómez (Guidetti, 76. min) eta Aspas

1 - Athletic: Kepa; Bóveda (Lekua, 73. min), Unai Núñez, Laporte, Balenziaga; Vesga (Iturraspe, 45. min), San José; Susaeta, Raúl García, Córdoba (Aduriz, 45. min); eta Williams

Golak: 1-0, 16. min: Sergi Gómez. 2-0, 23. min: Aspas. 3-0, 26. min: Aspas. 3-1, 38. min: Raúl García.

n: Raúl García.