Itxi

Athletic Club

Lezaman

De Marcos taldekideekin entrenatu da, nahiz eta ez duen lan-saioa osorik burutu

Erredakzioa

Zuri-gorriak lanera itzuli dira astelehen honetan Vila-realen aurkako partida prestatzeko. Selekzioekin dauden Kepa, Nuñez eta Cordoba falta izan dira, baita min hartuta dauden Beñat eta Muniain.

  • Oscar De Marcos. Argazkia: EiTB

    Oscar De Marcos, Zigandarekin batera. Argazkia: EiTB

Athletic lanera itzuli da astelehen honetan, asteburua libre izan ostean, Ligaren geldialdia dela eta. Vila-realen arka igandean San Mamesen jokatuko duten partida prestatzen hasi dira zuri-gorriak.

Lan-saioan selekzioekin dauden Kepa Arrizabalaga, Iñigo Cordoba eta Unai Nuñez falta izan dira. Min hartuta dauden Beñat Etxebarria eta Iker Muniain ere ez dira entrenamenduan egon.

Albiste ona izan da Oscar De Marcos taldekideekin batera entrenatzen ikustea. De Marcosek entrenamenduaren zati bat egin du taldekideen erritmo berean, baina lehenago utzi du Lezamako berdegunea. Ander Iturraspe eta Mikel Balenziaga normaltasunez entrenatu dira. Yeray Alvarez ere taldekideekin batera ibili da zatika.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic