Itxi

Athletic Club

Esklusiba

Kepak Athleticekin berrituko du, 80 milioi euroko etete klausularekin

Radio Euskadi

Radio Euskadiren arabera, akordioa erabatekoa da eta klubak datozen egunetan iragarriko du.

  • Kepa, entrenamendu batean. Argazkia: Efe.

    Kepa, entrenamendu batean. Argazkia: Efe.

Kepa Arrizabalaga auzia amaitzear da. Radio Euskadik goizean esandakoaren arabera, eta konfirmazio ofizialaren zain, atezain bizkaitarrak eta Athleticek kontratua berritzea adostu dute.

Akordio horren arabera, bizkaitarrak 80 milioi euroko etete klausula izango du. Soldatari dagokionez, urtero handitzen joango da, taldeko altuenen artean kokatu arte.

Azken hilabeteetan, Keparen inguruko zurrumurruek ez dute etenik izan. Real Madrilekin fitxatzeko osasun azterketa Madrilen gainditu zuela ere esan zuten zenbait hedabidek.

Larunbat honetan, Zinedine Zidane Real Madrileko entrenatzaileak esan du taldeak ez duela neguan fitxaketarik egingo, Keparen fitxaketa baztertuz.

keta baztertuz.