Itxi

Athletic Club

Prentsaurrekoa

Hauteskundeak aurten ez direla egingo baieztatu du Urrutiak

Athleticeko presidenteak ez duela erabaki oraindik berriz presidente izateko aurkeztuko den esan du. Zigandak bere konfiantza osoa duela adierazi du ere.

1:20

Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteak garbi esan du datorren urtera arte ez dituztela egingo hauteskundeak, eta ez dakiela aurkeztuko den ala ez.

Urrutiak esan du ez duela erabaki oraindik berriz presidente izateko aurkeztuko den, baina aurten ez duela hauteskunderik deituko.

Taldearen egoerari buruz galdetuta Athleticeko presidenteak ez du ezkutatu kezkatuta dagoela, batez ere taldeak islatzen dituen sentsazioengatik, ez direlako iazkoak eta ez duelako martxa hartzen. Athleticek denboraldi honetan daraman ibilbideagatik larri dago presidentea taldeak ez duelako oraindik bide ona topatu gehitu du.

Jose Angel Zigandaren lanari buruz esan du Bielsa eta Valverde ere egoera zailean egon zirela zenbait momentutan, baina gero gauzak konpondu egin zirela. Kukok bere konfiantza osoa duela esan du.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic