Itxi

Primera RFEF

Igoera fasea

Eibar eta Bilbao Athletic, aurrera igoera playoffetan

Erredakzioa

Armaginek bana (1-1) berdindu dute Alcoyanoren aurka, baina joaneko lehian bina (2-2) berdindu zuten. Zuri-gorriek bina (2-2) berdindu dute Levante Bren aurka, eta joanekoan 1-2 irabazi zuten.

  • Eibar. Argazkia: EiTB

    Eibarreko jokalariak sailkapena ospatzen. Argazkia: EiTB

Asteburu honetan Bigarren Mailara igotzeko playoffetako partidak jokatu dira. Multzoko txapeldunen arteko kanporaketak irabazi dituzte Alavesek eta Tenerifek. Ondorioz, Adelante Ligara igotzea lortu dute. Bestalde, Eibarrek eta Bilbao Athleticek aurrera egin dute, eta igoera faseko bigarren kanporaketa jokatzeko txartela lortu dute.

Bilbao Athleticek 1-2 irabazi zion Levanteri joaneko partidan, eta San Mamesen jokatu den itzulerakoan bina (2-2) berdindu dute. Talde bizkaitarra 1-0 irabazten hasi da Bustinzak sartutako golari esker, baina Levantek banakoa sartu du (1-1), 37. minutuan. Roger izan da golegilea. Bigarren zatia hasi eta bere ahala,  Eizmendik 2-1koa sartu du Bilbao Athleticentzat. Baina 49. minutuan Levante Bk partida berdintzea lortu du (2-2). Rogerrek egin du gola penaltiz. Azken minutuetan estu ibili da Zigandak zuzentzen duen taldea, baina ondo eutsi dio emaitzari, eta bizirik darrai igoera playoffean.

Eibarrek ere asko sufritu du bigarren kanporaketa jokatzeko txartela lortzeko. Armaginek bina (2-2) berdindu zuten Alcoyn jokatu zuten joaneko partidan, eta Ipuruan bana (1-1) berdindu dute. Alcoyanok 0-1ekoa sartu du 77. minutuan, eta maldan gora jarri zaio kanporaketa talde armaginari. Minutuak aurrera joan einean, Eibarren gola ez zen iristen. 90. minutuan, ordea, kanporaketa galduta zegoela ematen izan duenean Diego Jimenezek gola sartu du, eta bana berdinduta (1-1) Eibar hurrengo kanporaketa jokatzeko sailkatu da.

Astelehenean egingo da igoera playoffetako bigarren kanporaketaren zozketa. Eibarren eta Bilbao Athleticen aurkariak, hauek izan daitezke: L'Hospitalet, Real Jaen, Huracan Valentzia, Lleida Sportiu, Caudal Deportivo eta Real Oviedo.