Itxi

Eibar

1-1 Numantziaren aurka

Eibarrek puntu bat eskuratu du Sorian, denboraldiko azken partidan

Erredakzioa

16. minutuan markagailua estreinatu du etxeko taldeak Enrichen gol bati esker, eta berdinketarena Gilvanek egin du 83.ean.

  • Eibar, artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Eibar, artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Eibarrek berdinketa batekin agurtu aurtengo denboraldia, Sorian Numantziaren aurka (1-1). Duela bi aste Lehen Mailarako txartela ziurtatu zuen talde armaginak eta atzo bertan Bigarren Mailako liga irabazi zuen, Deporrek jasotako porrotaren ondorioz.

Intentsitate handikoa izan da partidaren hasiera, baina gol-aukera argiak oso eskasak izan dira. 16. minutuan markagailua estreinatu du etxeko taldeak Enrichen gol bati esker. Irazusta atezainaren akatsa izan da: baloiarekin entretenitu egin da, eta urruntzen saiatu denean Numantziako jokalarian jo du eta barrura sartu da (1-0).

Suspertzen saiatu da Eibar baloiak aurkariaren areara erdiratuta, baina ez du golik egin. 38.ean bat gutxiagorekin geratu da Numantzia Isidorok bigarren txartel horia ikusi duenean. Bi minutu geroago, baliorik gabe utzi du epaileak Eibarren gola ustezko jokoz kanpogatik.

57.ean gola egiteko zorian izan da Bedoya, baina Irazusta 2-0ekoa saihestu du. 58ean oso gutxigatik ez du Capak partida berdindu, baina Raulen erantzuna ona izan da.

73.ean Urko Verarentzat izan da abagunea, baina jokalariak kanpora bidali du baloia. Gipuzkoako taldearen gola 83. minutuan heldu da. Gilvanek eskuinetik erdiratu du, etxeko atezaina kale egin du eta baloia barrura sartu da (1-1).

Azken minutuetan penaltia eskatu dute gipuzkoarrek, eta Julio Alvarezen erremate batek zutoinean jo du. Azkenean, puntu banaketa.

Fitxa teknikoa

1 - Numantzia: Raul Fernandez, Isidoro, Dani Calvo, Gaffoor, Ripa; Victor Andres (Cesar Vinuesa, min. 44), Regalon; Palanca (Vicente, min. 60), Julio Alvarez, Bedoya; Sergi Enrich (Pedro, 70').

1 - Eibar: Irazusta; Lillo, Arregui (Morales, 70'), Raul Navas, Kijera; Errasti (Jota, 46'), Diegp Rivas; Cappa, Diego, Gilvan Gomes; D. Mainz (Urko Vera, 46')

Golak:

15': 1-0: Sergi Enrich.

83': 1-1: Gilvan Gomes.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola 2024