Itxi

Eibar

Komunikatua

'Eskozia la Brava' taldekoak ultrak ez direla defendatu du Eibarrek

ERREDAKZIOA

Talde horren inguruko azken informazioak egia ez direla nabarmendu du Eibarrek astearte honetan.  

  • Ipurua, Eibarko zelaia. Argazkia: EITB

Eibarrek astearte honetan argitaratutako komunikatu batean zera nabarmendu du: “Lagunarteko “Eskozia la Brava”-k ez du inoiz ere gorabeherarik izan azken urteetan taldea laguntzeko egin dituen joan-etorrietan. Gainera, taldeak giro ona eskaini ohi du futbolaren inguruan, bai zelaietan baita hauetatik kanpo ere. Besteak beste, anaitasunaren aldeko ekitaldiak antolatzen ditu beste klubetako zaleekin batera”.