Itxi

Eibar

Igandea, 17:00etan

Almeria urrun utzi nahi du Eibarrek

Agentziak | Erredakzioa

Juegos Mediterraneos zelaiari bisita egingo dio Eibarrek, helburu argiarekin: maila eusteko borrokan aurkari zuzenaren kontra hiru puntuak lortzea.

13:51

Eibarrek Almeriaren zelaiari egingo dio bisita, jaitsiera postuak hiru puntu urrunagu uzteko, igandean 17:00etan. Andaluziarrek irabaziko balute, armaginak puntuetan berdinduko lituzkete. 31 dauzka Eibarrek, eta oraindik garaipen batzuk falta zaizkio BBVA Ligako lehen denboraldiko helburu handia eskuratzeko. Almeriak, 28rekin, Deportivorekin berdinduda dago, jaitsiera postuetan.

Gaizka Garitanok ezin dute galdu, egoera ez zailtzeko, baina berdinketa ez litzateke oso emaitza txarra. Joaneko partidako garaipena Ipuruan (5-2) aurkari ona da bien arteko borroka zuzen honetan.

Bi jokalari baja izango dira Gaizka Garitanorentzat, lesionatuta daudelako: Raul Navas, Txema Añibarrok ordezkatuko omen duena, eta Jaime Jimenez atezaina.

Manuel Castellano Castro 'Lillo' bere taldea izan zenaren aurka arituko da. Almeriaren behe mailetan jokatu zuen 2012a arte.

Beste aldean, Sergi Barjuanek ez ditu hurrengo jokalariak prest izango: Fran Velez, Michel Macedo eta Soriano, lesionatuta daudelako, eta Dubarbier, zigortuta.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Almería: Ruben; Ximo Navarro, Trujillo, Dos Santos, Casado; Verza, Thomas; Wellington Silva, Corona, Espinosa; Thievy.

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Añibarro, Lillo, Didac Vila; Dani García, Borja Fernandez; Capa, Arruabarrena, Saul Berjon; Manu del Moral.

Epailea: Carlos Del Cerro Grande (madrildarra).

(madrildarra).