Itxi

Eibar

Errege Kopa

Eibarrek maldan gora du Ponferradinaren aurkako kanporaketa

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek 3-0 galdu zuten joaneko partida eta emaitzari buelta ematen saiatuko diren arren, helburu zaila izango dute. Norgehiagoka Ipuruan jokatuko da, 20:00etan.

  • Ponferradina-Eibar. Argazkia: EFE

    Ponferradinaren eta Eibarren arteko joaneko partidako irudia. Argazkia: EFE

Eibarrek maldan gora du Ponferradinaren aurkako Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketa. Armaginek 3-0 galdu zuten joaneko partida Toralinen eta emaitza iraultzea zaila izango duten arren, ez dute amore eman nahi.

Saul Berjon, Ander Capa, Borja Ekiza, Izet Hajrovic, Jaime Jimenez eta Eddy Silvestre min hartuta daude, eta deialditik at geratu dira. Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak atsedena emango die hasierako hamaikakoan ohikoak diren jokalari askori, Ligan Deportivoren aurka jokatu behar duten partida garrantzitsurako sasoi betean egon daitezen.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Lillo, Pantic, Ramis, Antonio Luna; Adrian, Barrenetxea; Keko, Verdi, Inui; eta Arruabarrena.

SD Ponferradina: Dinu; Seoane, Alan, Miquel, Camille; Acoran, Basha, Jonathan, Khomchenovskyy; Jebor eta Djordjevic.

Epailea: Carlos Clos Gomez.

Estadio: Ipurua.

Ordua: 20.00etan.

ong> 20.00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak