Itxi

Eibar

Utzita

Izet Hajrovic Eibarren geratuko da denboraldi amaierara arte

Agentziak | Erredakzioa

Bosniakoa titularra izan zen Kopako partida batean, eta Ligan 6 minutu baino ez du jokatu, baina klubak taldean mantendu nahi du.

  • Hajrovic udan heldu zen Eibarrera / Eibar.

    Hajrovic udan heldu zen Eibarrera / Eibar.

Izet Hajrovicek ez du Eibar utziko neguko merkatuan. Klubak iragarri duenaren arabera, jokalari bosniarra taldean geratuko da denboraldia bukatu arte.

Udako azken fitxaketa izan zen, Weder Bremenek lagatuta, baina 6 minutu besterik ez du jokatu Ligan, Real Madrilen eta Valentziaren kontra. Kopan titularraizan zen Ponferradinaren aurka.

Bosniarrak ezin izan zuen denboraldiaurrea taldearekin egin, eta bere postuan lehia estua dago Saul Berjon, Keko eta Takashi Inuirekin. Gainera, selekzioarekin neurketak jokatu behar izan ditu. Lortu ez zuen arren, Eurokopara sailkatzeko borrokan sartuta egon zen Bonia. Hautatzailearekin deituta ez izatea hitzartu zuen, Eibarren arreta jarri ahal izateko, baina taldekideen lesioek selekzioarekin joatera behartu zuten.

Guzti horrek hamaikakotik aldendu du. Azaroaren 29ra arte ez zuen debuta egin. Jose Luis Mendilibarrek beste jokalariak nahi izan ditu.

Azkenean, Werder Bremenek ez du berreskuratuko. Hajrovicentzat ez da nahikoa ordezkoa izatea, eta Eibarrek, momentuz bi txapelketatan, jokalaria mantenduko du. Minutu gehiago izan lezake denboraldiko bigarren zatian.

igarren zatian.