Itxi

Eibar

Eibar-Las Palmas

Nauzet Aleman taldetik baztertu dute, eta ez du Ipuruan jokatuko

Erredakzioa

Las Palmasek jokalaria taldetik baztertu du 15 egunerako eta ez du Eibarren aurka jokatuko datorren ostiralean. Alemanek borroka izan zuen igandean diskoteka batean eta 18 puntuko jostura jaso zuen.

  • Araujo eta Nauzet Aleman. Argazkia: EFE

    Araujo eta Nauzet Aleman, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek Las Palmas izango du aurkari ostiralean Ipuruan eta giroa nahasita dabil talde kanariarrean. Nauzet Alemanek borroka izan zuen igandean diskoteka batean eta 18 puntuko jostura jaso zuen aurpegian. Las Palmasek jokalaria taldetik baztertu du, 15 egunerako.

Las Palmasek galdu egin zuen Bartzelonaren aurka larunbatean eta larunbatetik iganderako goizaldean Nauzet Aleman diskoteka batera joan zen taldearen baimenik gabe; igande goizean entrenamendura joan beharra zeukan. Diskoteka horretan, Alemanek borroka bat izan zuen, eta 18 puntuko jostura jaso behar izan zuen aurpegian. Las Palmasek taldetik baztertu du 15 egunerako, eta ez du Eibarren aurka jokatuko.